Kategoria: rusia_hotzeko_amodio_gutunak
Orain hilabete batzuk laneko emailean jaso nuen Rusia hotzeko amodio gutun bat erakutsi nizuen (Oraindik ez ditut Rusiako familiarrak bisitatu…). Hala ere, ziur nintzen Olesyaren amodioa benetakoa zena eta dirua aurrezten ari nintzen bere bila joan ahal izateko (bere emailera bidalitako gutunak errebotatuta iristen zaizkit..). Kontua da, gaur bertan beste amodio gutun bat jaso dudala Rusia hotzetik (ez dakit zergatik baina han inguruko neskei ni bezalako mutilak asko gustatzen zaizkie…). Asko maite nuen Olesya baina, gutuna irakurri, eta zer nahi duzue ba esatea… Hau askoz hobea dago!...
Hauxe da gaur laneko mailean jaso dudan e-maila ia lurrera erori naiz barrez. Sentitzen dut baina ezin izan dut apunte batzuk gehitzeko tentazioa sahiestu (parentesi artean daude): "El saludo, amigo. (edukazioa badu bahintzat) Uno hombre me ha dado tuyo email (nun? noiz?). El ha dicho que buscas las relaciones a traves del Internet y quieres conocer la muchacha. ( Hombre, si konozko a La Muchacha de mi vida...) La primera vez conozco a traves del Internet, asi que no se de que comenzar +. (hori da, no vayas directa al grano k me akojono) Me llamo Olesya. A mi de...