Kategoria: rigor_mortis
Angel Erro BERRIA, 2014-I-26 Hilda egotearen desabantaila bat («hilda egotearen okerrena» idaztera nindoan, baina esaldi biribil baten xerka, ez dezadala perspektiba galdu, hilda egotearen okerrena hilda egote bera da) zurrun bihurtzea da. Rigor mortisarena ez dagokie bakarrik gihar ehunei. Hildakoak ez du ñabarduretan aritzeko, ez iritziaz aldatzeko aukerarik. Bizirik egotearen definizio posible bat «oraindik alda daitekeena» izan liteke, bere kasa aldatu, jakina.Aste honetan ikuskizun penagarria ikusi dugu. Donostiako zinegotzi bat ETAk hil zuenetik ...