'Athletic hiria' 8.000 metro koadroko gunea prestatu du Athleticek Valentzian. Bilbon bertan ere, San Mameseko guneaz gain, pantaila erraldoiak egongo dira finala ikusteko. Futbola baino gehiagoBizpahiru egunez bada ere, aste honetan Bizkaiko hiriburua Valentzia izango dela esan daiteke. Athleticen hiriburua, bai, behintzat. Athletic hiria. Izen hori jarri diote Athleticek Valentzian prestatu duen gune erraldoiari. 8.000 metro koadroko festa gunea izango da, Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finala baino zerbait gehiago eskainiko duena. Kontzertuak, Bizkaiko produktuen d...


Bartzelonan lau titularrek ezingo dute jokatu etziko finala Abidali txartel gorria atera zioten atzo eta Iniestak zuntz haustura eduki zuen. Aurretik jakina zen Marquezek eta Henryk ere ez dutela jokatuko Espainiako Kopako azkena. Athleticek gaur egin du lehen entrenamendua Valentzian.Eric Abidal eta Andres Iniesta Bartzelonako jokalariek ere ezingo dute jokatu bihar Valentzian (Herrialde Katalanak) Athleticen kontra Espainiako Kopako finalean: Abidal ezker lateralak atzo Vila-realen aurkako Ligako partidan txartel gorria ikusi zuen eta Iniesta erdilariak zuntz haustura eduki zuen -dena d...