ATHLETIC-BARÇA

nicolas 1456151819391 KIROLAK (eki- dbh 4c) | 2009-05-12 16:36

Bartzelonan lau titularrek ezingo dute jokatu etziko finala

Abidali txartel gorria atera zioten atzo eta Iniestak zuntz haustura eduki zuen. Aurretik jakina zen Marquezek eta Henryk ere ez dutela jokatuko Espainiako Kopako azkena. Athleticek gaur egin du lehen entrenamendua Valentzian.

Eric Abidal eta Andres Iniesta Bartzelonako jokalariek ere ezingo dute jokatu bihar Valentzian (Herrialde Katalanak) Athleticen kontra Espainiako Kopako finalean: Abidal ezker lateralak atzo Vila-realen aurkako Ligako partidan txartel gorria ikusi zuen eta Iniesta erdilariak zuntz haustura eduki zuen -dena den, baliteke hilaren 27an Txapeldunen Ligako finala jokatu ahal izatea, gaurko mediku frogaren ondoren esan dutenez-.

Aurretik jakina zen beste bi titular ere ezingo direla aritu: Rafael Marquez zentrala -meniskoa hautsia du- eta Thierry Henry aurrelaria -kolpea du belaunean-.

Bartzelonak atzo zeukan Espainiako Liga irabazteko aukera, baina hiruna egin zuen Vila-realen aurka eta beste puntu bat behar du titulua eskuratzeko.

Athletic atzotik dago Valentzian, eta gaur egin du lehen entrenamendua han. Atzo San Mamesen aritu zen, jendearentzat ateak irekita, eta hogei mila jarraitzaile izan ziren.

Etzi 22:00etan hasiko da finala, Mestalla zelaian.


Utzi iruzkina: