Lizartza

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-07-05 13:29

Regina Otaola dagoeneko bada Lizartzako alkatesa. Zorionak, harro egongo da-ta! Argazkiak begiratzen, Ikurriña eta Udal banderak makil bana dute (lehenagotik egongo zirela suposatzen dut), baina España-koa, modu txabakanoan lotu diote egurrezko armarri bati. Azken finean, Madrid-en edo Lizartzan, guztiaren gainetik todo por la patria.Irudia: eitb24.com Txarrena da, Francoren bidea jarraituz, ez direla konturatzen instituzioak konkistatzeagaitik ez direla herriaren jabe izango. Eta horrek izen asko izan ditzake, baina ez demokrazia ezta askatasuna ere.