Kategoria: pulvinaria
BERRIA, 2015-09-13 Angel Erro Iraileko idusetan gaude. Antzinako Erroman oturuntza berezi bat egiten zuten gaurko egunarekin. Senatuko kide guztiek parte hartzen zuten bertan, bai eta hainbat jainkok ere. Jainkoak hilkor baten mahaira eseri ziren azken aldi dokumentatua Kadmo eta Harmoniaren arteko ezkontzan izan zen, Erroma sortu baino sano lehenago. Beraz, Erromako handikiek Jupiter, Juno eta Minerva afarira estatua gisa agertzearekin konformatu behar zuten. Horrek ez zien adorea kentzen. Irudiak mahaiaren toki printzipalean eratzaten zituzten pulvinaria izeneko etzaleku ...