TXOKOLATEA
BERRIA, 2015-09-13
Iraileko idusetan gaude. Antzinako Erroman oturuntza berezi bat egiten zuten gaurko egunarekin. Senatuko kide guztiek parte hartzen zuten bertan, bai eta hainbat jainkok ere. Jainkoak hilkor baten mahaira eseri ziren azken aldi dokumentatua Kadmo eta Harmoniaren arteko ezkontzan izan zen, Erroma sortu baino sano lehenago. Beraz, Erromako handikiek Jupiter, Juno eta Minerva afarira estatua gisa agertzearekin konformatu behar zuten. Horrek ez zien adorea kentzen. Irudiak mahaiaren toki printzipalean eratzaten zituzten pulvinaria izeneko etzaleku luxuzkoetan (Wikipediak hala esaten badu ere, Valerio Maximo idazlearen lekukotasunak argitzen digu Jupiter baino ez zela pulvinarian etzaten; Juno eta Minerva haren ondoan gelditzen ziren eserita, garai bateko emakume guztiak bezala —arranguratzen da Valerio bere garaiko andreen joera horizontalegiez—). Orduan jakirik goxoenak zerbitzatzen zitzaizkien.
Zurezko edo buztinezko jainkoen digeritzeko arazoekin ulerkor, apaiz berezi batzuk, epulones izenekoak, arduratzen ziren platerean deus ez gelditzeaz, beste mahaikideek disimuluz beste aldera begiratu bitartean.
Gaur, txokolatearen nazioarteko egunean, hau guztia kontatu badut, ez zaitezte zur eta lur gelditu. On egin!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: