Kategoria: ptolomeoii
Nagore Irazustabarrena Egipto, 1869ko azaroaren 17a. Azkenean, hamar urte, sei hilabete eta 24 eguneko lanen ondoren, Suezko kanala zabaldu zuten. Lan ikaragarri hura langile egipziarrek burutu zuten, baina historia liburuetan Ferdinand de Lesseps aristokrata frantziarra ageri da kanalaren egile moduan, hura izan baitzen proiektuaren bultzatzaile nagusia. Inaugurazioaren ospakizunetara garaiko pertsonaia garrantzitsu andana hurbildu zen: Ekialde Hurbileko agintariak, Théophile Gautier, Emile Zola edo Henrik Ibsen bezalako idazleak eta errege familietako ordezkariak, Frantziako Eug...