Kategoria: programaren
Arrakasta handikoa izan zen, aurreko ikasturterako Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez euskara praktikatzeko helburuarekin gazteei zuzendutako mendi irteeren programazioa. ‘Oxigenoa Euskarari’ zuen izena eta euskara praktikatzeko ‘Sar ezazu hanka’ programa nagusiagoaren adar bat zen.Are gehiago, hain izan da ona ekimen honen balorazioa ezen errepikatu ez ezik indartu ere egingo da. Hemendik aurrera, bi ikasturteko programazioa izango da, hau da, iraupen luzeko ekimena.Irteerekin batera, hainbat ikastaro antolatuko da: elikadura, orientazioa, eskalada, botanika, izar-konstel...