Oxigenoa euskarari programaren edizio berria

No profile photo Oxigenoa euskarari | 2010-10-02 13:19

Arrakasta handikoa izan zen, aurreko ikasturterako Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez euskara praktikatzeko helburuarekin gazteei zuzendutako mendi irteeren programazioa. ‘Oxigenoa Euskarari’ zuen izena eta euskara praktikatzeko ‘Sar ezazu hanka’ programa nagusiagoaren adar bat zen.
Are gehiago, hain izan da ona ekimen honen balorazioa ezen errepikatu ez ezik indartu ere egingo da. Hemendik aurrera, bi ikasturteko programazioa izango da, hau da, iraupen luzeko ekimena.
Irteerekin batera, hainbat ikastaro antolatuko da: elikadura, orientazioa, eskalada, botanika, izar-konstelazioak, sukaldaritza eta abar. Bestetik, txango bakoitzarekin txosten bat osatuko da eta ikasleek, bestetik, euren esperientziak kontatuko dizkigute propio egin duten blog-ean. Beraz, oso ekimen osatua izango da.

Ekimen hau Laudioko ikastetxeetan DBH ikasten duten ikasleei zuzenduta dago. Izena ematen animatzeko, hitzaldi batzuk (diaporama batekin) antolatuko dira, urrian zehar, esandako ikastetxeetan. Haiekin batera, goi mendiko materialen erakusketa.

Egitarauaren zuzendaria herriko Julen Reketa mendizale eta mendi-gidaria izango da eta, lankidetzan izango du Leire Urretxu mendi gidari eta begiralea. Biek Mendiak eta Herriak, S. L. mendi-gidarien enpresarekin lan egiten dute. Txangoetako parte hartzaile kopuruen arabera, bestelako mendi gidariak edo begiraleak kontratatuko dira.
Jarraian, 2010/11 ikasturterako programatuta dauden irteera guztien egitaraua. "Beteranoak" izenarekin jarri izan dira iaz hasi zirenak eta "Berriak" aurten hasi eta 2012ko ekainean amaituko dutenak.

Programa:

EGUNA

TALDEA

MENDIA

2010-10-24

Beteranoak

ARALAR Txindoki

2010-11-14

Berriak

GOROBEL (Untzaga-Urduña)

2010-11-28

Beteranoak

TOLOÑO

2010-12-12

Berriak

URDAIBAI Atxarre/Ereñozar

2010-12-19

Beteranoak

GORBEIA

2011-01-23

Beteranoak

JOAR

2011-01-30

Berriak

ESKALADA-I

2011-02-20

Beteranoak

ARDOAREN BIDEA

2011-02-27

Berriak

TOLOÑO

2011-03-13

Beteranoak

ESKALADA-II

2011-03-20

Berriak

BERIAIN

2011-04-10

Berriak

AIZKORRI

2011-04-16+17

Beteranoak

GOROBEL Iturrigorri - Asteburua

2011-05-15

Beteranoak

ARALAR Malloak

2011-05-7+8

Berriak

GORBEIA- ORIENTAZIOA

2011-06-05

Berriak

ANBOTO

2011-06-24+
25+26

Berriak

PIRINIOAK (Hiru Erregeen Mahaia + Ori)

2011-06-25
+26+27

Beteranoak

EUSKADIKO ZEHARKALDIA:

1. Arlaban-ANBOTO-Urkiola > Izurtza

2. Izurtza > Urkiola-GORBEIA-Aterpean (Arraba)

3. Arraba-UNTZUETA-Laudio


Utzi iruzkina: