Kategoria: postalak
Gizon hau, ez da San Jose, Belengo estalpe-atarian. Djaneteko, gaur egungo, kel-tamashek-a da, tuarega. Erlojuak baino ez du salatzen. Erlojurik gabe, ez al zaizue jaiotzarako pertsonaia aproposa iruditzen? Horixe daukate basamortuko paisaiek, eta jendeek, postaletako irudietara garamatzatela. Urrutikoak iruditzen zaizkigun eremu, eta lurraldeetara. Hain daude hurbil ordea... Gizakitik gizakira doan oztopoa baino, ez da gainditu behar. Eseri elkarrekin..., eta hiru teak hartu. Urte Berri On