Kategoria: poseidon
(Aurreko mezutik dator) Goazen Minos erregeari buruz hitz egitera. Zeus zen bere aita, Europa bere ama. Hain guraso notableekin erraza izan zitzaion postutxo on bat lortzea administrazioan. Zehazki Cretako erregetzan. Minosek bazekin bere botere eta zorte on guztia jainkoei zor ziela, bere entxufe paregabeari, eta, eskerronekoa izaki, Poseidoni eskatu zion Zeusi eskaintzeko moduko opariren bat. Poseidonek zezen zuri lerden bat eman zion (bai, ari gara adarren kontura gerturatzen), baina zezena ikusitakoan Minosek pentsatu zuen: “Nolatan sakrifikatuko dut zezen eder hau? Edozein zezen arrun...