Kategoria: politikoki
Mutiko ona eta lasaia da. Gogoetarako joera duena. Gauzak arrazoitzen badakiena, eta bertzeen larrutan sartzen dakiena, edo gutienez, saiatu saiatzen dena. Bitxia egiten zait, baina, politikak aunitz erakarrita ere -eta politikan eragiten iaioa da gero!- ez diola politikak bere onetik ateratzen. Badaki eztabaida pausatua mantentzen politikaz ari denean (ezin dezaket beti gauza bera erran nik). Eta horren kontura aipamena egin zidan joan zen astean, politikaz eztabaidan berotu egiten naizela. Lehengo astean irratian izan nintzen tertulian. Eta onartuko dut, batzuetan sutu egiten naiz. Alderd...