GORROTO PLATONIKOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:25

Nagore Irazustabarrena ARGIA. 2015eko azaroaren 15a      Platonek (K.a. 427-347), ikasleak akademiako eskoletara garaiz iristeko sistema baten bila, iratzargailua asmatu zuen, gizateriaren zoritxarrerako. Atenas, K.a. 387. Platon greziar filosofoak Akademia sortu zuen, eta bertan hainbat gairi buruzko eskolak ematen hasi zen: etika, psikologia, antropologia, epistemologia, metafisika, kosmogonia, hizkuntzaren eta hezkuntzaren filosofia… Sokratesen ikasle izana, Platonek berak ikasle bikainak izan zituen Akademian, Aristoteles esaterako.  Baina...


SANTORINI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-12-13 18:48

BERRIA, 2009-IX-04 Itxaro Borda Kontinente urrunetako eskola eta lantegi sartzeak obratuak ditezke engoitik. Hogeita seigarren ikastola baten irekitzeaz gogoetan gabiltza Santoriniko kaldeiraren hegietan, soa lur eta harkaitz ilunetara luzatzen dugunean. Azkenean, telebista pantailetako berrisaila apokaliptikoak baztertzen baldin badira, Kandidak lerrakeenez, dena ongi dabil mundu ahalik hoberenean. Goraintziak Voltaire idazle minberari. Eskerrak halaber Platon zenari, gaurkoan mirets dezakegun sumendiaren bihotz leherketaren ondorioak hazta ditzakegulakoan Santoriniko Thira herrixk...


Protagoras (iruzkina)Protagoras irakurri ondoren eta jakinik Platonen testu guztiak elkarrizketa modura egituratuta daudela, agian hasteko egin beharko genukeen lehen galdera hurrengoa da: zer dela eta idazten zuen beti Platonek aurretik elkarrizketa bat izan balu bezala? Zenbaitek esan lezakete gustu kontua baino ez dela, berritzailea izateko gogoa akaso, liburu ezberdinak idatzi nahi izatea. Hori, ordea, epai azkarregia iruditzen zait niri. Platonen pentsamendua zertxobait aztertuta, ikusiko dugu nola Gobernari filosofo izatera iristeko, pentsalariak arlo zehatz batzuen lanketa proposatze...


PENTSAMENDUA Platon izan zen historiako lehen sintesia egin zuena, Parmenides eta Heraklitoren artean hain zuzen, ideien mundua eta sentipenen mundua batuz, hurrenez hurren. Teoria dualistaren eta idealismoaren sortzailea izan zen, azken honen oinarriak Parmenidesek finkatu bazituen ere. Platonek bere pentsamendua argi azaltzeko haitzuloaren mitoaren metafora erabili zuen. Bere ustez, haitzulo baten barruan dauden gatibuei bezala gertatzen zaigu guri ere. Gatibuen atzean egia ikusten uzten ez dien horma da dago, hormaren atzean demagogoa. Gatibuak sentipenen munduan daude, eta bertan eido...


Platon - Terminoak

filosofia 1456132666221 Filosofia | 2007-06-03 11:56

Eguzkia Eguzkiak Platonentzat arrazoimenaren punturik edo mailarik altuena sinbolizatzen du, bere helburua, orokorra justizia, eta indibiduala, ontasuna. Helburu hau arrazoia erabiliz soilik ezagut daiteke, hala eidosak, hau da ideia originalak ezagutuko ditugu, doxa edo iritzia (sentipenen bidez ezagutuak) atzean utzita. Gizakia bi elementuz osatua dago, arimaz eta gorputzaz, Platonentzat arima da garrantzitsuena perfektua eta hilkaitza denetik, gorputza berriz honen kartzela da, inperfektua eta hilkorra delako. Bi elementu hauen artean borroka bat ematen da, borroka honetan arimak iraba...


Platon - Iruzkina

filosofia 1456132666221 Filosofia | 2007-06-03 11:54

Platonek, testuan nor den zer erabakitzeko askatasun osoa hartzen du, eta nik galdetzen diot neure buruari, ez al da hau jarrera diktatoriala eta zertxobait surrealista? Ziurtatzen du, akademikoak eta artisauak inoiz ez direla hiri agintari izatera helduko, baina zer esango lukete haiek halako baieztapena entzutean? Esango lukete, Platon ez dela inor paperak banatzeko, ez bera eta ez beste edozein filosofo. Platonek, bere ideal politikoarekin nahi duena da, ezjakitunaren boterea galeraztea, eta horregatik dio, artisauak eta akademikoak ez direla inoiz agintari izatera helduko “heziera gabe...


Azken iruzkinak