Behin, ia taberna guztietan aurki zintezkeen, eta ze alaitasuna ematen zuten, haien koloreekin, haien argiekin eta haien zaratekin. Halaxe zen eta nahiz eta taberna txiki-txiki bat izan beti zegoen txoko bat petako-makina  jartzeko. Lehenaldiko makinak sinpleak ziren, itxuraz behintzat, baina haien barrukoak kablez, bonbilak, eta hainbat tramankuluz beterik zeuden. Baina tramankuluen artean  “flipperrak” edo “petakoak” ziren inportanteenak, haien bitartez zure trebetasuna frogatu ahal zenuelako. Lehen petako makinek bost burdinazko bola zeuzkaten partida jokatzeko, eta zortea bald...