Webgintzan ari direnen artean, Bilboko estudiorik kreatiboena, aktiboena eta oparoena Vudumedia da. Bost lagunek osatzen dute 2000. urtean sortutako estudio hau: Karramarro, Paulo, Romerales eta Emilio errobota (beste egunen batetan arituko gara hauei buruz); eta jadanik sariren bat irabazi dute. (Bilatu "papel continuo"). Neurri batean beraiei esker bilbotarrok hiri moderno batean bizi garela uste dugu, zeren eta beraien aktibitatea ez da mugatzen sareen sarera, kalea ere bihurtu dutelako beraien artelanen euskarria.Vintage kutsua dute egiten duten geiena, estetika retroa aukeratu dute, um...


The Baskis komiki bat izango da. Laster azalduko da, Saioa Olmok prestatzen ari den liburuan, Euskadi Trade Mark delako proiektuan.Pertsonai ieratikoak irudikatu nahi nuen, oso sinpleak, eta hala ere barregarri. Asko dira, ez soilik hemen ikusten dituzuenak. Kolore askotakoak. Euskaraz eta gazteleraz.


Kaixo!

4
pernan 1456152179281 Superbloga | 2006-10-03 20:57

Kaixo, Pernan Goñi naiz eta, azkenean, Superbloga idaztera animatu naiz. Aurkezteko esango dut Bilbon bizi den tipo bat naizela, Oñatin jaio eta hezi nintzela ... (betiko datu ergelak, zeren eta ez naiz Oñatin agertu orain dela urteak... Ez da harro sentitzen naizenik herrira ez joateaz, ez ez... Kontua da beti iruditu zaidala pixkat baliogabeko datuak "Nongoa zara?" horren erantzunak. Hala ere, ni ere hasi naiz jaioterriarekin... En fin, gaur, Oñatin, Errosaixo Bixamonaren Bixamona izan da. Gorantziak!), eta, aurkezpenarekin jarraitzeko, beti marrazkilari sentitu izan naiz. Hasteko, horra ...