Gipuzkoako periferia

5
josu 1456149891816 Josu | 2007-05-22 10:53

Unibertsitatean Giputxi deitu izan naute baina ez nuke esango gipuzkoar sentimenduak indar handia duenik gure herrian. Zumaiatik Beasainera muga bat dago eta hortik Bizkaialdera periferia gara. Donostiatik Bilbora, Eibarrera baino merkeagoa da autobusa. Hemen ez dugu ganorazko garraio publikorik, merkeagoa zaigu Bilbora joatea Donostiara baino. Eta erosoagoa, ordutegi hobeak, txartel bateratua... AHT egingo dute hiriburuen artean ibiltzeko, baina gu hemen gaude gure trena noiz hobetuko zain, eta Debagoienara trena noiz jarriko zain. Bailarako autobusak hobetzeko Udalek ere dirua jarri behar...


Azken iruzkinak