Kategoria: penav
Atzo aspaldiko partez Asier-en bisita eduki genuen taberna, Asier Bidasoa ibaiaren hegoaldean jaio zen 31 urteko gazte bat da. 24 urte zituela eta prisa puntu batekin Bidasoaren iparrean jarri zuen bere bizilekua. Gazte jarraitua zen, eguneroko militantziaren jardunak beste talde "demagogikratikoek" terroristatzat jo zuten arte! Ekologia, ekonomia, gaztetxea, drogen problematikak, lapurrei salaketak......guzti hauegatik bizitokia aldatu behar. Bizi tokia aldatu behar baina segi!!! eta segi, eta segi!!! Atzo, errepresioaren mugak gainditu eta Tulun eduki genuen, barre eta negarrak uztartu g...