Bultzagileak, BaRtuLu-tik kaNpOra!!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2008-12-06 10:44

Atzo aspaldiko partez Asier-en bisita eduki genuen taberna, Asier Bidasoa ibaiaren hegoaldean jaio zen 31 urteko gazte bat da. 24 urte zituela eta prisa puntu batekin Bidasoaren iparrean jarri zuen bere bizilekua. Gazte jarraitua zen, eguneroko militantziaren jardunak beste talde "demagogikratikoek" terroristatzat jo zuten arte! Ekologia, ekonomia, gaztetxea, drogen problematikak, lapurrei salaketak......guzti hauegatik bizitokia aldatu behar. Bizi tokia aldatu behar baina segi!!! eta segi, eta segi!!! Atzo, errepresioaren mugak gainditu eta Tulun eduki genuen, barre eta negarrak uztartu genituen. 11 bat lagun preso badituela gogorazi zigun eta itxuraz inor gutxi gogoratzen dela (demagogikratikoak ez behintzat), eskubide urraketak iada ez dutela mugarik eta Bidasoan ere, beste bat aspaldi ezarri nahi izan zigutela!! Handik gertu ere, "bultzagileak" bizi omen dira, Euskal Herrian itxuraz indarra duten pertsonai mitologikoak. Boterearen aldaketaren kontra, jangoiko eta lege zaharren lagunak, ULTRA-IMAZ-ak dira, ULTRA-URKULUAK!!! Ikus http://elomendia.com/?p=208#comments. Gaur goizean joan da Asier, bere helbidea eman dit baina ez dizuet esango! Bultzagile ugari bait dago Euskal Herrian!

tUlu.

 


Utzi iruzkina: