"Egun on, entzule. Ez dakit Euskadi Irratiaren entzuleen artean zenbat diren ETAkoak edo ETAn sartzea erabakita daukatenak edo ETAk segi egin behar duela uste dutenak edo ETA beharrezkoa dela ziur daudenak. Are gutxiago dakit une honetan entzuten ari direnen artean zenbat ote diren ETAkoak. Zu hala baldin bazara –entzule – esan nahi dizut arrazoi duzula hemen herritar asko bere eskubide zibil eta politikoetan zapalduta daudela diozunean. Arrazoi duzu hemen poliziek atxilotuekin torturak eta tratu txarrak erabiltzen dituztela diozunean. Arrazoi duzu diozunean gaixotasun larriak dauzkaten pr...