Kategoria: patronala
Denok ez gaude egoera berean ekonomia krisi bati aurre egiteko. Adibidez, BBVAk 2009a 4.210 milioi euro eskaseko irabaziarekin itxi du eta Goirigolzarri urteko 3 milio euroko erretiroarekin konformatu da. Beste alde batetik, Hego Euskal Herrian 2009.ko urte bukaeran 168.854 langabetu zegoen, 2008ko ekainean zegoena baino %66 gehiago. Kopuruak lotsagarriak dira.Hala eta guztiz ere, hondamendira eraman gaituen ekonomia eredu kudeatzaileek sinestarazi nahi digute eurek aterako gaituztela putzutik kapital pribatuaren bitarteko magikoari esker. Hauen artean ditugu PSE eta PP, e...