Kategoria: patricia_highsmith
Edith Howland da Patricia Highsmithen eleberri honetako protagonista. Baita Edithen seme Cliffie ere. Bi pertsonaia hauen gainean itxuratzen da kontakizunaren haria, bikain gorpuztuta (Highsmith horretan abila da), ama eta semearen bizitzaren ia hogei urtean gertautakoen berri ematen diguna. Hortxe ere izango dira aldi bateko Edithen senarra Brett, eta horren osaba elbarri George, izeko Melanie, Gert eta Norm... 1950eko hamarkada du denboran abiapuntu eleberriak eta ia 70ekora zabalduko da kontakizuna: Mccarthysmoaren urteak, Johnsonen sasoia, Kennedytarrak,...