Kategoria: otsaila2008
Gaur arratzaldean izan dabe alkarte penitentzia katekesiko 3.mailako umeek. Iñaki abadeak eta Nieves laguntzaile finak ospakizun ederra antolatu dabe. Han izan dira ume honeen katekistak; baita Txabi gitarrista, San Frantziskoko frailea eta ume horreen gurasoak be, ospakizun horren lekuko eta partaide. Horren erakusgarri dira ondoko argazkiok. Umeek be badaukez euren pekatutxoak eta lainoekaz estali egiten dabe zeru garbi eguzkitsua; eta horrek alkarrengandik banatu egiten ditu. Baina Jainkoa errukitsua da eta pekatu horreek aitortu ondoren parkatu egiten deutsez abade...