Kategoria: osu_zabala
Igandean Josu Zabalari eginiko elkarrizketa bat zekarren Gara egunkariak eta ikusi bezain pronto, hasieratik bukaerara ezertxo ere galdu gabe irakurtzeko erabakia hartu nuen. Beti da interesgarria Josu Zabalak esaten duena edo ia beti (honek ere izango ditu bere egun txarrak...) eta elkarrizketa honetan ere, halaxe izan zen. Kazetariak nabarmendu zuen titularrean hurrengoa irakurri zitekeen: "Gaur egun Euskal herrian egiten den musikaren maila sekula baino altuagoa da" eta egia esan, erabat ados nago. Hala ere, beste adierazpen batek deitu zuen nire arreta. Bertan, Zabalak zioen ez zuela p...