Berandu aurretik kontatu beharra dakat Txarlik 2 ordu eta laurden azpitik egin zituela Orreagatik Zubirira dauden 23 km-ak. Espero zabana baino marka askoz hobea. Ainara, Jonan, Julen, Damaris Itxaso eta nik apur bat gehiago tardatu genduan. Egia da baita lehen kilometroan konfunditu eta guztira 25km egin genituela. Txarli kontentueta oinez jun ginanak ere zoragarri pasatu genduan korrika zijoazen 700 partaideak animatzen. Portzierto, gehienak mutil kirolari, muskuloso eta berna-edarrak. Nik behintzat ahotsipe eta eskuak bero bero amaitxu neban. Gero Lizoainera jun ginan eta bertako sozieda...