Euskaldunok mundu ikuskera desberdina al daukagu? Indoeuroparrak etorri aurretik gurean bizi zen neolitoak desberdin egin al gaitu? Nik baietz esango nuke.  Betidanik uste izan dut euskaldunon mundu ikuskera gainontzeko gizarteekiko desberdina izan dela urteetan zehar, baina hala ere, gaur arte ez nintzen gure desberdintasuna azaltzeko edo demostratzeko gai izango. Gaurtik aurrea bai. Euskaldunok ondasunekin izan dugun harreman berezia hautatu dut gure arbasoek zuten mundu ikuskera desberdin horren adibide gisa. Euskal esaerak aztertuz jakin ahal izan da, hiru zutabetan oinarrit...


Kontatzen du amak gerra garaian etxea utzi behar izan zutela egun batetik bestera. Deustura joan ziren senideko baten etxera, ustez egun batzuetarako. Seguruago egongo omen ziren han, gerran seguruago egoterik balego. Eta kortan zeukaten bigantxa ezin berekin eraman, Deustun ez omen zeukaten lekurik eta kortan utzi zuten, jan eta lasto ugari bere inguruan. Egun batzuk baino ez ziren izango. Egunak aste bihurtu ziren eta asteak zenbait hilabete. Itzuli zirenean bigantxa oraindik kortan zegoen, laga zuten lekuan, goseak hilda baina. Pasadizo hau gogoratu nuen aurreko batean dut gaur txik...


Azken iruzkinak