Azatzetan proiektu txiki, berri eta samurrei eskaini ohi diet arreta. Oraingo honetan Oarsoalderaino egingo dugu bidaia. Eta proiektu berezia aurkitu. Oarsoaldeko Irrien Lagunak, gure pailazo ezagunenek eta Huheziko kideek elkarlanean ernaldutako proiektua.   Eta zer da? Umeentzako aisialdi proiektu hezitzaile euskaldun eta parte-hartzailea. Baina eurek sakonago azaltzen dute. Oinarriak eta helburuak ere dokumentu luze samar batean azaltzen dituzte zehatz-mehatz.   Baina askotan berbek baino ekintzek komunikatzen dute gehiago, ezta? Ba, tori egin dituzten bi ekintzen gaineko ...