Azkenaldian nahiko nostalgika nabil, aspaldiko serie eta marrazki bizidunak gogoratzen, baita milaka aldiz ikustako disneyren pelikula mitikoak ere. Zenbat oroitzapen... eta zenbat ordu telebistaren aurrean!!! Bueno ba zuei nostalgia hau ere apur bat kutsatzeko interneten aurkitutako bideotxo hau. Pentsatuko duzue nik agian ez nituela ikusi bertan agertzen diren serie asko, ez baitira nire garaikoak, baina denok ezaguna da gauzak telebistan errepikatzeko daukaten joera, horregatik, hiruzpalau serie kenduta bideo honek erakusten duen guztia ikusi dut. Benetan, zenbat ordu pantailari begira.....