Gaurkoan ere atoan-en bidetik beste aipu bat. Euskara 21 blogean atera den iritzi interesgarri ia bakarra da hauxe, Barandiaran izeneko batek eginda. Bere pesimismoarekin bat ez banator ere, euskararen egoeraren gako batzuk ematen dituela uste dut.Txostenean esandako zerbaiti heldu nahi nioke. Txostenean zera esaten da: “poetak aipatu zuen harako euskara noranahiko hura biziberritu egin da urteotan, eta are noranahikoago izatera iritsi da, ezbairik gabe”. Lizardik noranahikoa nahi zuen euskara, eta, urteekin, egia da euskara ideia horretara hurbiltzen hasi dela. Orain, etxetik eta meza-zulo...


Azken iruzkinak