Kategoria: nolaaaa
Ez dut gustoko Pablo Motos. Hori baino gehiago esango nuke, nire lista beltzean dago (hitz egingo dut beste egun batean horretaz…). Hala ere, El Hormiguero ikusten nuen garaian bazen ikaragarri gustatzen zitzaidan tarte bat. “Tenientes” zuen izena eta bertan, erderaz zerbait esaten zuela zirudien ingelesezko kantuak zituzten hizpide. Hots, Mark Knopflerrek “Queso roñoso” dioela dirudien hau, Bonok “te traigo pasta” iragartzen zuen hura edo Christopher Crossen “Pingüino Rodriguez” mitikoa. Euskeraz halako zerbait egitea interesgarria izan zitekeela pentsatu nuen orduan eta or...