Kategoria: no-españa
Pentsatzen dut denentzat ezaguna dela Mikel Buesa Jauna. Madrideko Universidad Complutenseko Katedraduna da eta bere momentuan ETAk koldarki erahildako Fernando Buesa sozialistaren anaia. Utz dezagun garbi aurretik, ulertzekoa dela bere anaiaren hilketak berarengan gorrotoa eta ezinegona sortu izatea. Eta zilegi dela ere, euskal abertzaletasunaren kontra egotea. Baina honek ez dio arrazoia eta gizartea ergeltzat hartzeko eskubidea ematen, eta hau da bere azken urteetako ibilbide eta idatziekin erakusten duena. Lehendabizi Katedradun eta bortxakeriaren biktima moduan jardun zen hizketan, ge...