IV.ibilaldi neurtua ospatuko da Etxebarrin Maiatzaren 10ean. Beste edizioetan bezala, aukera bi proposatzen dizkizuegu, bakoitzak berari hobetoen datorkiona aukeratu dezan.Lehenengo ibilbidea goizeko 07:30etan aterako da Plaza barritik eta 26Km zango ditu. Bigarrena barriz, ia 8 kilometrokoa da eta leku beretik aterko da baina goizeko 10:00etan. Izen emateko irteera lekuan izango da hasi aurretik eta Arnoaten izango da hornidura zona norantza bietan. Ibilbidea markatuta egongo da  baina ezbeharren bat baleko, antolakuntza ez da kargu egiten gerta litezkeen ezbeharretaz.


           Eguraldi txarrak, iganderako geldi une bat hartzea erabaki zuen. Horrek izugarri lagundu du III.ibilaldi neurtua burutzerako orduan. Izan ere, aurreko egunetako euriek, ibilbide luzea asko zaildu dute, lokatza bihurtu delarik protagonista nagusi aurtengoan. Goizeko 8:00etarako prest geunden  142 parte hartzaileak eta antolatzaileak: Mendizaleak hain gogotsu etorri dira non hasieran Kultru taldetik eman nahi genituen pare bat ohar emateko aukerarik ere ez digute eman.          ...


Prest dago aurtengoan Etxebarri inguruetako mendietatik igaroko den III.Ibilaldi neurtua. Maiatzaren 11an, aurreko edizioen antzeran, bi ibilbide izango dira aukeran, 6,5 kilometro eta 30 kilometrotakoak. Ibilbide luzeak inguruko mendirik altuenak igarotzen ditu. Aulestiko auzoan zehar hasten dira lehen kilometroak eta Gipuzkuko muga aldera hurbiltzen da Atsoin bueltan. Urkarregin, hornidura-zona eta kontrol postua jarriko ditugu, Ixun eta bukaeran bezala. Ixuko postua, 11:30ean itxiko da eta bukaerakoa berriz 14:30ean. Ibilbide motzak, bere laburtasunean, Basabe erreka agurtu ondoren esk...


Azken iruzkinak