Etxebarri inguruko mendietatik ibilaldia

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-04-10 21:03

Prest dago aurtengoan Etxebarri inguruetako mendietatik igaroko den III.Ibilaldi neurtua. Maiatzaren 11an, aurreko edizioen antzeran, bi ibilbide izango dira aukeran, 6,5 kilometro eta 30 kilometrotakoak.


Ibilbide luzeak inguruko mendirik altuenak igarotzen ditu. Aulestiko auzoan zehar hasten dira lehen kilometroak eta Gipuzkuko muga aldera hurbiltzen da Atsoin bueltan. Urkarregin, hornidura-zona eta kontrol postua jarriko ditugu, Ixun eta bukaeran bezala. Ixuko postua, 11:30ean itxiko da eta bukaerakoa berriz 14:30ean.


Ibilbide motzak, bere laburtasunean, Basabe erreka agurtu ondoren eskutuko zuloetatik barrura, Satzibar aldetik Aistera egiten du bidea. Aukera honen punturik altuena gainditu ondoren Azalotza aldetik, herri gunera iritsiko da, hornidura zonan indarrak hartzeko.
Beraz, maiatzaren bigarren domekan, aukeratu ibilbidea eta irteera ordua baino lehen izena eman baino ez duzu egin behar! ordura arte.


Utzi iruzkina: