Pasa den urteko amaieran gertaera tamalgarri bat gertatu zen Durangon. Neska batek telefono mugikorra galdu ta pare bat egunetan bere herriko jende guztiak bere bideoak zeuzkaten. Bideo hauetan neskari masturbatzen ikusten zaio eta nahitaez gertaera honek eragin handia izango du beragan, bere bizitza osorako.Batzuen maltxurkeriagatik horrelako gauzak gertatzea oso txarto iruditzen zait, batez ere neska aldez aurretik ezagutzen zutelako. Hala ere, nik ez nuke horrelako bideoak galdu daitekeen sakelako telefonoan gordeko, baina hau ez da aitzakia gertakizunak justifikatzeko. Besteon jokaera o...