Durangoko gertakizunei buruz...

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-03-16 14:00

Pasa den urteko amaieran gertaera tamalgarri bat gertatu zen Durangon. Neska batek telefono mugikorra galdu ta pare bat egunetan bere herriko jende guztiak bere bideoak zeuzkaten. Bideo hauetan neskari masturbatzen ikusten zaio eta nahitaez gertaera honek eragin handia izango du beragan, bere bizitza osorako.
Batzuen maltxurkeriagatik horrelako gauzak gertatzea oso txarto iruditzen zait, batez ere neska aldez aurretik ezagutzen zutelako. Hala ere, nik ez nuke horrelako bideoak galdu daitekeen sakelako telefonoan gordeko, baina hau ez da aitzakia gertakizunak justifikatzeko. Besteon jokaera oso txarra izan zen, telefonoa barran utzi behar zutelako, bertan saltseatu baino lehen. Ez dira gelditu ondorioetan pentsatzera: begirada maltxurrak, komentarioak, xurrumurruak...
Orain, egindakoa eginda dago. Neska herritik joan behar izan da eta hori da penagarriena, herriko jendea ere, ez dela konportatu berarekin. Eta hemendik txarrena zera da, berriro gertatuko balitz, jendearen portaera berdina izango zela.


Utzi iruzkina: