Kategoria: nepalen
Jadanik Nepalen gaude, muga Sonaulitik igaro dugu eta Phokharara heldu gara. Phokarara, heldu aurretik ordea, 2 herritan egingo dugu parada, Butwal-en eta Wailling-en, eta 200 km bizikletan egin behar izan dugu gauden tokira heltzeko, Phokara . Khatmandurekin batera, Nepaleko leku turistikoenetakoa da eta bertan atzerritarrentzako hainbat alternatiba desberdin eskeintzen dute, rafting-a, trekking-ak ... Gu egun batez geratu gera Phokaran eta hainbat gauza ikusi ditugu. Goizeko 4:30 tan esnatu eta aurreko egunetik alokatuta genituen motorrekin Sarangkot Behatoki...