Phokara
Jadanik Nepalen gaude, muga Sonaulitik igaro dugu eta Phokharara heldu gara. Phokarara, heldu aurretik ordea, 2 herritan egingo dugu parada, Butwal-en eta Wailling-en, eta 200 km bizikletan egin behar izan dugu gauden tokira heltzeko, Phokara . Khatmandurekin batera, Nepaleko leku turistikoenetakoa da eta bertan atzerritarrentzako hainbat alternatiba desberdin eskeintzen dute, rafting-a, trekking-ak ... Gu egun batez geratu gera Phokaran eta hainbat gauza ikusi ditugu. Goizeko 4:30 tan esnatu eta aurreko egunetik alokatuta genituen motorrekin Sarangkot Behatokira joan gara. Gure asmoa Annapurma mendiak ikustea zen baina eguna nahiko lainotua irten denez ez dugu aukerarik izan. 200 km inguru ibili gera motorrean bailara galduetan zehar eta arratsaldean David ur jausiak ikusi ondoren hiriak alboan duen lakura joan gara atsedenaldia hartzera. Oporrak amaitzear daude eta Kathmandura 3 egun barru heltzea espero dugu, bizikleta bidaia bere amaierara heltzen ari da...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: