Kategoria: nanoteknologia
Alexandria edo Erroma, 290-325 urte inguruan. Likurgoren kopa izeneko beirazko eta metalezko pieza berezia egin zuten, ziur aski Erromatar Inperioaren toki batean baino gehiagotan. Adituen ustez, kopa egiteko prozesuan hiru lantegik hartu zuten parte, eta beirazko blokea aurrez prestatuko zuten Palestinan edo Egipton. Beiran zizelkatuta, Likurgo traziarren erregea ageri da mahatsondoz inguratua, eta Bako jainkoak eta haren bi jarraitzailek erregeari barre egiten diote; Bako gurtzeko ospakizunetan erabiltzeko sortu omen zuten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena...
Alfontso mtz. lizarduikoa Ingeniaritzan doktorea eta Filosofoa Nanoteknologia osagai atomikoen gain diseinaturiko materialen teknologia da. Beraz, mikromunduaren teknologia dugu. Bere garapenean Fisikak eragin handia izan du, baina azkeneko urteetan bioteknologiarekin batera elkartzen hasia dago, materia bizidunaren manipulazio atomikoa lortu arte. Aurreko ikerkuntza lerroak gehien jorratu dituztenak AEB, Japonia eta Europar Batasuna dira, eta azkenekoaren barnean Alemania eta Frantzia, batez ere. Nanoteknologiaren ikerkuntzari aurrekotasuna ematerakoan planetako hiru gune aberatsenak age...