Mogel Isasiko ikasleek apirilaren 20an (18:00etan) Coliseo Antzokian eskainiko duten Isasikara musikalaren sarrerak salgai daude dagoeneko Coliseoko txarteldegian eta Interneten Kutxabank-en bidez. Abiadura, nekea, haserrea, barrea, eztabaida… adi, mugimendua igarri da Isasi aldean! Lurrak mugitu dira, lehen zeudenak itxuraldatuz, forma berriak hartuz, Isaskara deitu diote Ipuruako unibertsitateko adituek fenomeno berezi honi . Geroz eta gutxiago falta da Mogel Isasi BHI institutuko ikasleek, hilabete luzetan zehar goxo-goxo prestatu duten musikal emanaldia heldu dadin. Saharar l...


Abiadura, nekea, haserrea, barrea, eztabaida… adi, mugimendua igarri da Isasi aldean! Lurrak mugitu dira, lehen zeudenak itxuraldatuz, forma berriak hartuz, Isaskara deitu diote Ipuruako unibertsitateko adituek fenomeno berezi honi . Geroz eta gutxiago falta da Mogel Isasi BHI institutuko ikasleek, hilabete luzetan zehar goxo-goxo prestatu duten musikal emanaldia heldu dadin. Saharar lurretatik iritsitako neskatila bat izango du protagonista, hemengo egunerokotasunean murgiltzen hasiko zaigu, zer gertatzen zaion, ingurukoek nola hartzen duten, bertako ohiturak nola deskubritzen ditu...