Kategoria: mugarik
Astelehenean, otsailak 16, zazpietan Boluetako aparkalekuan. Han ikusi ditugu lehenengoz bidelagun eta berehala lagun ditugunak. Aurkezpenak, musu eta kontu, eta abiatu gara Gasteizerantz; han jaso behar ditugu karabanan eroango ditugun ibilgailuak. Sentsazioa ona da, bagoaz, estreinako metroko bi emakumeok, milagarrenez gainerakoak, EuskoTren eta Tranbiako gidari zailduak, trenbide sektoreko harribitxiak. Zortzi pertsona goaz, sei gizon eta bi emakume. Kamioiak goraino beteta doaz, banatu ditugu elkartasun-bagoiak. Hiru kamioi handi, mikrobus bat eta hiru lanrober. Tuteraraino lehe...