Kategoria: mordaza
BERRIA, 2015-07-02 / Anjel Lertxundi Han-hemen mozal legea deitzen diogu gaztelaniaz ley mordaza gisa bataiatu dutenari. Mozala. Hainbat abereri muturrean jartzen zaion tresna ahoa ireki ez dezan. Gizakiok ere animaliak gara, muturra daukagu, hobeto gaude mozalarekin. Bill Viola artistaren argazkietako figura bihurtu nahi gaituzte, denok mozal bana dugula ahoan. Ahoa itxita, lotuta. Ahoa kateaturik, nekez aterako zaizkigu hitzak. Ezin dugu zaunka egin. Alferrik saiatuko gara hortzaka egiten.Mozal gurea eta bozal gaztelaniazkoa, boza gurea eta voz gaztelaniazkoa hitz-mutur beretik da...