ERRAUSTEGIRIK EZ ZUBIETAN ETA EZ BESTE INON!Igandean denok Donostiara!12:00etan Bulebarrean zita daukagu!


Atez atekoaren emaitza positiboak ikusita Txingudi Bizirik bidasoaldeko herritarrak animatzen ditu: "Gipuzkoan bertziklapenararen sistemak indartzeko eskaera manifestazioan bertan bultzatu behar dugu. Ezin dugu gure zaborra erretzean besterik pentsatzen duten horien eskuetan utzi". Iturria: DV


Hondakinen arazoari irtenbidea emateko atez atekoan uste sendoa zuten lehen ere, eta are gehiago konbentzituta itzuli dira Italia iparraldean zehar egindako bidaiatik bai Sanmarko Mankomunitateko ordezkariak, bai gipuzkoar alkate eta zinegotziak. Hondakinak gaika eta atez ate biltzeko sistema Usurbil, Hernani eta Oiartzundik Gipuzkoa osora zabaltzeaz harago, hurrengo jomuga tasa justua ezartzea izango da. Informazio gehiago www.gara.net


Ekainaren 20ko manifestaziora joateko deialdia egin zuten atzo (ekainak 13) hainbat herritarrek.  Usurbilgo Bizkarre baserri ondoko parkean bildu ziren. Atzean, errausketa planta jarri nahi duten ingurua ikus daiteke. Igande honetan Donostian egingo den manifestaziora joateko deialdiarekin bat egin dute argazkian dauden herritarrek. DATORREN IGANDEAN DENOK DONOSTIARA.


Denok Donostiara!


Azken iruzkinak