2009. urtean 42 haur jaio ziren Atakondoa eskolara heldu den urtean etortzekoak izango direnak. Aurre-matrikula epea bukatu berria denean, horrelako datuak jaso dira: Irurtzundarrei dagokienez, 22 jaioetatik 19 aurrematrikula egin dute. 13 haur D ereduan eta 6 A erduan. Arakilen, 10 haur jaio ziren. 7 haurren izenak bildu dira: 5 D ereduan eta 2 A ereduan. Iza Zendean, 4 haurretatik 3 matrikulatu dituzte eta hiruak D ereduan. Imotzen, 2 haur besterik ez daude eta biek euskaraz ikasiko dute, Goñi Haraneko Azantzatarra den haurtxoa bezalaxe. Beraz, batuketa eginda, 26 haurrak D ereduan ...