Kategoria: mendiluze
Hunkitzeko moduko bertsoak Aitor Mendiluze andoaindarraren hiru bertso daude ondoren. Honakoa da gaia: erabat maiteminduta zaude neska batetaz. Badakizu droga arazo larriak dituela berak. Ezin duzu burutik kendu! Sudurzulotik sator-zulora, hilkutxa, meza, malko ta lora; laburtuz zoaz horretarako geratzen zaizun denbora. (bis) Behin lortu zenuen droga, egin zenuen aproba, eta orduan gustora; baina konforme ez eta hortan jarraitu dezu gerora; arrisku hori merezi badu oso ona izango da. (bis) Guraso jator batzun alaba, daude ez irri ta ez algara, gogorregia egiten ari baitzaie azken bolada. (...
Aitor Mendiluze garaile! Aitor Meldiluzek egindako lan txukunaren ordaina jaso zuen atzo Illunben. Gaztelumendi gazteak ere bere lan ederra egin zuen bigarren gelditu zelarik. Hona hemen sailkapena: Mendiluzek, 946 puntu Gaztelumendi, 914 puntu Martin, 555 puntu Maia, 553,5 puntu Irazu, 548,5 puntu Sarriegi, 546,5 puntu Agirre, 541,5 puntu Zubeldia, 520,5 puntu informazio gehiago nahi baduzu webgune hauetan bilatu dezakezu: http://www.gpuntua.com/ http://www.gara.net/paperezkoa/20071217/53797/eu/Aitor-Mendiluzek-jantzi-du-txapela-eta-taldeko-gazteenak-goia-jo-du