Kategoria: matxismoa
Tradizioak pisu handia duen herri batekoak gara. Gure tradizioak patriarkatua gailendu du eta horrek ondorio sakonak utzi ditu; tradizio gehienekin gauza bera gertatu da. Baina tradizio baten zama pisutsuarekin amaitzeko zama dela ikusi behar dugu, horretaz behar gara konturatu. Sexismoarekin amaitzeko bide luze bat aurretik izan arren, lehen pausua eman dugu. Konklusio honetara heldu ginen: gizonak eta emakumeak diskriminatzea ez dago ondo, zama da, zuzendu beharra. Mezua ulertu eta tradizioa suntsitzen hasi gara. Tradizioaren murruekin amaitzeko dinamita asko behar izan dug...
Beti izan ditut liskarrak lagun eta senitartekoekin berdintasuna hitz magiko hori dela eta. Eta liskarrak izan baditut berdintasunaren alde apustu egiteagatik izan da. Baina berdintasunaren izenean gaur egun nagusitzen ari den korrontea feminismoa da. Feminismoari ezarri zaion konnotazioa oso da aberasgarria gizartearentzat, pozgarria eta justua. Politikari ezkertiarrek feministatzat deskribatzen dute bere burua. Baina feminismoa matxismoa bezain gogorra, krudela, kritikagarria eta injustua da. Emakumeen alde egiten du, gizonezkoak alde batera utziz. Historian zehar mundu honek egindako aka...