Pertsona batek Picassoren margolan bat ukondoarekin hautsi duela entzun dut telebistan. Dirudienez, hanka sartze hori egin duen bera, artelan hori dirutza handi batengatik saltzekotan zebilen. Ezin omengo du orain kuadro hori dirutza berdinean saldu.Bainan non dago artea? Margolanak, gutxi asko, lehengo berdina izaten jarraituko du orain, baina halere, gutxiago balioko du. Artelanen merkatuak ez du zentzurik, hobe esan, artelanen merkatua ez dabil artearen atzetik.Guzti honek, Orson Welles-en azken filma izan zen "Fraude" edo "F for Fake" film bikaina ekarri dit burura. Izan ere, bertan Wel...