AZALKERIA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-10-18 22:08

Zurikeria edo itxurazalekeria dira hitz honen sinonimo. Zerbait, bere itxura besterik ez duena. Horrelaxe dio Harluxet hiztegiak kontsultatu dudanean. Eta, definizioa ikusita, hainbat adibide etorri zaizkit burura, hipokrisiaren adibideak, alegia; faltsukeriarenak.   Guztietan nabarmenenak, maiz, politikak ematen dizkigu. Beharbada horregatik gaude herritarrok hain nazkatuta politikarekin; edo, hobeto esanda, alderdikeriarekin. Eta, aspaldion, perlarik distiratsuena politikeria-kontu hauetan, ezbairik gabe, Francisco López portugaletetarrak utzi digu bere “Euskara askatasunez” manifest...