Kategoria: manu_leginetxe
Euskadi Saria eman diote Manu Leginetxeri (Arratzu, 1941). Ikustekoa izan da sari horien inguruan azkenaldian ibili den nahaste eta eztabaida. Nik, gaur, aitzakia gisa erabiliko ditut (zilegi bekit), Manu Leginetxe ekartzeko gure honetara.Duela urte asko irakurri nuen haren lehenbiziko liburua, El camino más corto, eta benetan ume (gurasoen liburutegian ibili zale) haren barrenean sarturik geratu zen azpildurarik gabeko jardun hura. Beste garai batzuk ziren; orduan, kazetariak abenturazale zoro batzuk ziren, parabolikarik gabeko mundu batean, Arratzu Gernikarena zen denboran. Kapuscinski-re...