Kategoria: malkasko
Ostiral honetan, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, kontzentrazio zaratatsua antolatu du. Arratsaldeko 19:00etan irtengo da Ordiziako eta Beasaingo plazatik eta 19:30ean bi kateak Malkaskon elkartuko dira. Animatu eta etorri zure ahotsa entzunaraztera!!!
Ekintzaren bideo txukuna azpikaldean dezute ikusgai:Hona hemen ekintza burutu dutenek bidalitako oharra eta argazkiak:Gaur ekainak 3 Ahtren aurkako beste ekintza berri bat burutu dugu. Gogoratu maiatz hasieran Gipuzkoan lana Ordizia herrian hasi zituztela, desobedientzia eta erresistentzia ekintzak burutzen diren tokia.Oraingoan ekintza goizeko 10:00etan hasi dugu eta berau bi lagun hormigoiz beteriko bidoi bati kateatzean zetzan. Honela lanak oztopatu eta hormigoia urre zuri berri bihurtu nahi dutenak salatu nahi izan ditugu.30 laguneko talde batek "Los tiranos se venden, el pueblo j...
Ordizia-Itsasondo tramoko desjabetzeak direla eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak prentsaurrekoa egingo du larunbat honetan, hilak 5, eguerdiko 12etan Ordiziako Malkasko auzoan. Desjabetzeen helegite-epea pasa den ostiralean hasi zen eta 15 egun daudela kontutan izanik, ahalik eta jende gehien mobilizatzea lortu nahi da, ahalik eta helegite gehien lortu ahal izateko. Gainera, haste honetako nahaste borrastea dela eta prentsaurreko hau garrantzitsua izango da. Agerraldiaren ondoren Mariarats ingurura joango gara. Beraz, egin zuen agendetan larunbaterako apuntea eta zuen ezag...