Bi lagun zementuarekin lotu dira Malkaskon gaur goizean

Ekintzaren bideo txukuna azpikaldean dezute ikusgai:



Hona hemen ekintza burutu dutenek bidalitako oharra eta argazkiak:

Gaur ekainak 3 Ahtren aurkako beste ekintza berri bat burutu dugu. Gogoratu maiatz hasieran Gipuzkoan lana Ordizia herrian hasi zituztela, desobedientzia eta erresistentzia ekintzak burutzen diren tokia.



Oraingoan ekintza goizeko 10:00etan hasi dugu eta berau bi lagun hormigoiz beteriko bidoi bati kateatzean zetzan.  Honela lanak oztopatu eta hormigoia urre zuri berri bihurtu nahi dutenak salatu nahi izan ditugu.

30 laguneko talde batek "Los tiranos se venden, el pueblo jamas. Aht ez, Tav No!" pankarta batez ekintza babestu dute, aldiberean protesta ikusteko geratezn zen jende asko eta beraien babesa eskaini digu.

Ertzaintzaren hainbat ibilgilu agertu dira, manifestariei identifikazioa eskatuz.

Bi orduren ondoren, ertzaintzak horrela eskatuta, suhiltzaileak bertaratu dira bidoia hautsi eta loturik zeuden bi lagunak askatuz. Atxilotu eta komisaldegiak eramanak izan dira, bi orduren buruan aske geratu dira "desordenu publikoko" epaiketa zain.



Erresistentzia eta desobedientziak beste behin argi utzi dute txikizioa oztopatzeko baliozko tresnak direla.

Baina  beronen gelditzea lortzea, soilik denon artean eta konstanteki buruturiko lanaren frutu izango da. Tresna eta baliabide oro erabiliaz, guk geuk eginaz, bestelako inorengan ordezkatu gabe. Guk Aht bezalako proiektu txikitzaileak gelditzeko interbentzio forma moduan autoorganizazioa daramagu aurrera eta ekintza zuzena defendatzen.

Ahtren aurkako talde orori dei egiten diogu ekin diezaion, gu geu bakarrik ez baikara aski geldiarazteko, aski izango baikina ez ezazue duda izpirik izan egingo genukeela eta.



Gogorarazi ere bihar hilak 4 goizeko 11:00etan badela deialdi bat Tolosako epaitegiaren aurrean, "autoritateari eraso" egiteaz salatutako lagun baten babeserako. Ordizan buruturiko obren aurkako martxan atxilotutako laguna.

Ekintza zuzena denon betebeharra da.

Autooganizazioa eta borroka...

 


Utzi iruzkina: